Hileko Ideia Maiatza – Idea del Mes Mayo

[Castellano] Elkarrenganako maitasunak errealizatzen gaitu Ziur asko, gutariko bakoitzak doako maitasuna bizi izan du jaio zenetik, artatu gaituztenen zainketen bidez. Beraz, bizitzaren bitartez ere ikasi dugu maitatzen hitzen bitartez baino. Maitasun esperientzia honek benetan maitatzeak zoritxarrari eta sufrimenduari aurre egiteko adorea, ahalegina eta arriskua dakarrela ohartzera garamatza. Beraz, horrela maite duenak bere burua entregatzeko askatasunaSigue leyendo «Hileko Ideia Maiatza – Idea del Mes Mayo»

Hileko Ideia Apirila – Idea del Mes Abril

[Castellano] Senidetasunaren lekuko izan Izan al gara inoiz ezohiko gertaera baten lekuko, markatu gaituena eta besteekin partekatu beharra sentitu duguna? Edo alderantziz, norbaitek gurekin garrantzi handiko zerbait partekatu izana? Hilabete honetako ideiak gure bizitza eta gizartea eraldatzeko gai diren esperientzia positiboak partekatzera eta lekukotasuna ematera gonbidatzen gaitu. Cezar Kurti, sinesmen ez-erlijiosoak zituen idazle eta itzultzaileSigue leyendo «Hileko Ideia Apirila – Idea del Mes Abril»

Hileko Ideia Martxoa – Idea del Mes Marzo

[Castellano] Maitasunaren indar handia Gutako bakoitzaren bizitza koloreak harmonia handiz nahasten diren kutxa zoragarri bat da. Baina askotan kutxa hautsi egiten da eta koloreen harmonia galdu, batez ere Gorputza, Adimena eta Espirituaren arteko funtsezko batasun hori galdu delako. Guztiok ditugun bizi-premietan modu nabarmenean adierazten diren funtsezko hiru osagai, baita gure beharrak asetzen direnean edo ezSigue leyendo «Hileko Ideia Martxoa – Idea del Mes Marzo»

Hileko Ideia Otsaila – Idea del Mes Febrero

[Castellano] Dena maitasunez egin Herrien eta komunitateen artean bizitako elkarrekiko maitasuna itxaropen-seinale da gizateria osoarentzat, eta kontsolagarri beti mehatxatzen duten zatiketentzat. Carlos Díaz filosofo espainiar garaikideak honela dio: «Maitatzeak maitatuaren benetako sorkuntza dakar maitalearen aldetik; maitatua bere aurrean guztiz baliotsua, duina agertzen zaio eta doakoa eta hertsiki eskatzen ez den zerbaiten, maitasunaren, hain zuzen ere,Sigue leyendo «Hileko Ideia Otsaila – Idea del Mes Febrero»

Hileko Ideia Urtarrila – Idea del Mes Enero

[Castellano] Maitasunean zehatzak izan Betierekotasun nahia gizaki orori datxekio, sinesmen erlijiosoak izan edo ez. Izan ere, gutako bakoitzak bere buruaz hitz egiten duen zerbait utzi nahi luke bere atzean betiko. Artistek indar handiz sentitzen eta esperimentatzen dute sortzen eta beren arima entregatzen duten obretan adieraztean, baina baita ikerketa zientifikoan lan egiten dutenek, giza eskalako ekonomiaSigue leyendo «Hileko Ideia Urtarrila – Idea del Mes Enero»

Hileko Ideia Abendua – Idea del Mes Diciembre

[Castellano] Esker ona, poza, barnekotasuna Eskerrak ematea, alaitzea eta barne-bizitza estuki lotutako hiru ekintza dira, gure egunerokotasuna osoago bizitzera garamatzatenak. Egiten duguna egiten dugula, beti izan dezakegu esker ona babesten gaituztenengatik eta gurekin bidea egiten dutenengatik. Bihotzetik libreki eta zintzoki sortzen den jarrera da, eta argi uzten digu ez garela autonomoak. Hilabete honetako Ideiak alaitasuneanSigue leyendo «Hileko Ideia Abendua – Idea del Mes Diciembre»

Hileko Ideia Azaroa – Idea del Mes Noviembre

[Castellano] Bizitza argiztatzea Argiak beti sinbolizatu du bizitza. Egunero egunsentiaren zain egoten gara hasiera berri baten mezulari bailitzan. Argiaren gaia presente egon da herrien historian eta antzinako erlijioetan. Juduen tradizioak Hanukkah Argien Jaia ospatzen du, Jerusalemgo Tenpluaren dedikazio berria eta kultu paganoen askapena oroitarazten dituena. Musulmanek kandelak pizten dituzte profeta jaio zen egunean, Mawlid arabierazSigue leyendo «Hileko Ideia Azaroa – Idea del Mes Noviembre»

Hileko Ideia Urria – Idea del Mes Octubre

[Castellano] Geure burua itauntzen Zenbat aldiz aurkitzen gara dilema eta erabaki zailen aurrean, irteera erraz baten tentaziora eraman gaitzaketenak! Utz dezagun geure burua itauntzen: gure bihotza nabarmenkeriagatik, ibilbide distiratsuagatik, liluratuta al dago?, Pertsona arrakastatsuak, influencer-ak, miresten al ditu? Errealitate horiei garrantzi handiegia ematen ote diegu? Hilabete honetako proposamenak kalitatezko jauzia egitera gonbidatzen gaitu, gure balio-eskalanSigue leyendo «Hileko Ideia Urria – Idea del Mes Octubre»

Hileko Ideia Iraila – Idea del Mes Septiembre

[Castellano] Esker onekoa izan Gizakiaren esentziari dagokio galderak egitea, bizitzaren azken zentzua bilatzea. Horregatik gizakia, eskuarki ez da pasibo geratzen irakurtzen, ikusten eta bizitzen duenaren aurrean, eta bere bihotzetik kantuak, poemak eta otoitzak ateratzen dira, bere sentimenduak adierazten dituztenak, batzuetan tristeak, besteetan alaiak, kontenplatzen ditugun gauzen aurrean berez loratzen diren adierazpen apalak, geure baitatik haragoSigue leyendo «Hileko Ideia Iraila – Idea del Mes Septiembre»

Hileko Ideia Abustua – Idea del Mes Agosto

[Castellano] «Logika guztietatik haratago itxaropena» Zer ez du egiten ama batek gaixorik dagoen seme edo alaba baten alde? Etxetik irten eta laguntza bila joaten da; negar egiten du; errukia eskatzen du; bere tinkotasuna eta ezinezkoa dena posible delaren ziurtasuna mantentzen du; batzuetan egoeraren gogortasunari logika harrigarriarekin erantzun diezaioke. Ama-maitasuna eta konfiantza dira bere indarguneak. JarreraSigue leyendo «Hileko Ideia Abustua – Idea del Mes Agosto»

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar