Komunitateak eta Fokolareak: misio bakarra

Leer en castellano Apirilaren 6an, programatuta zegoen bezala, Espainia azpieremuko tokiko komunitate guztiekin egin genuen topaketa, «Komunitateak eta Fokolareak: misio bakarra» izenburupean. Gure komunitatean ohikoa baino talde txikiagoa bildu ginen, egoera pertsonal desberdinengatik askok ezin izan baitzuten egon. Gazteak eta heldu batzuk bertan izan ziren. Topaketa fokolareen esperientziez aberatsa izan zen, eta azpieremuan dagoen bizi-aberastasunSigue leyendo «Komunitateak eta Fokolareak: misio bakarra»

Fokolareen Mugimenduaren 80. urteurrena Bilbon

Leer en castellano 2024ko martxoaren 14an, 19.00etan, Begoñako Basilikan (Bilbo), Eukaristia hasten da, Joseba Segura gotzaina buru dela, honako hitz hauekin: «Arratsalde on, Eukaristia Santurako deituak gaude gaur; eukaristia honetan ospatu nahi dugu, alde batetik, joan den abenduaren 7an ospatu zen Fokolareen Mugimenduaren edo Mariaren Obraren 80. urteurrena eta, bestetik, gaur 16 urte, 2008ko martxoarenSigue leyendo «Fokolareen Mugimenduaren 80. urteurrena Bilbon»

Otsaileko topaketa

Leer en castellano Otsailaren 17an Indaba-jate solidarioa aurreikusita genuen, baina atzeratu egin behar izan genuen. Data komunitatearentzat gordeta genuenez, topatzea erabaki genuen eta, alde batetik, «Sinodo-seneko Eleiza misioan» dokumentuaren laburpen txostena lantzeko aprobetxatzea, eta, bestetik, 80. urteurreneko Eukaristia prestatzeko. Eukaristia martxoaren 14an ospatuko da Begoñako Basilikan, 19:00etan, eta Joseba Segura gotzaina izango da buru. ElizbarrutikoSigue leyendo «Otsaileko topaketa»

Tratu ona guztion lana da

Leer en castellano Joan den urtarrilaren 20an adingabeak eta kalteberatasun-egoeran dauden pertsonak babesteko Fokolareen Mugimenduaren gida-lerroei buruzko prestakuntza- topaketa egin genuen Bilboko komunitatean eta 15 pertsona bertaratu ginen. Topaketa William Restrepok, Marta Ramosek eta Esti Samaniegok dinamizatu zuten. José Manuel Martínezekin batera, Espainiako Prestakuntza Batzordeko kideak dira. Hori izan zen gainerako Komunitateetan errepikatuko den topaketaSigue leyendo «Tratu ona guztion lana da»

Gabonak familian prestatzen

Leer en castellano Abenduaren 16an, larunbata, Gabonak familian prestatu genituen. 40 lagun inguru elkartu ginen. Oso faltan bota genituen osasun-arrazoiengatik edo beste konpromiso batzuengatik lagundu ezin izan ziguten ohiko pertsonak. Berriz elkartzen den familiaren agur, musu eta besarkadekin hasi ginen. Gabon kanta batzuk abestu genituen giroa sortzeko eta ondoren meditazio berezi bat egin genuen hiruSigue leyendo «Gabonak familian prestatzen»

Fokolareen Mugimenduaren 80. urteurrena

Leer en castellano «1943ko abenduaren 7a zen, Trenton; Sortzez Garbiaren solemnitatearen bezpera berean, Mariaren baietza Chiararen baietza bihurtu zen». (Frantzisko aita santua Fokolareen Mugimenduko kideen entzunaldian, 2023/12/7an). Joan den abenduaren 9an, Fokolareen Mugimenduaren 80. urteurrena elkarrekin ospatzeko fokolarean izan ginen. Talde txiki bat ginen, baina bertan Obraren errealitate guztiak zeuden, haurrak, gazteak eta helduak. EgunSigue leyendo «Fokolareen Mugimenduaren 80. urteurrena»

Natura kontenplatu

Leer en castellano Abenduaren 2an, igandea, Bilboko Komunitateko 14 lagun elkartu ginen Kike Guerrero eta Roberto Juradoren ekimen bati hasiera emateko: Natura kontenplatu. Abendualdia hasteko modu polita. Aukeratutako lekua… ezin hobea: Avril eta Ganguren mendiak. Alde batean, Bilbo, Galdakao eta abar dauden harana, eta, bestean, Asua harana, aireportua dagoen tokia. Atzean, itsasoa. Astebete euria etengabeSigue leyendo «Natura kontenplatu»

Gabonak prestatzen

Leer en castellano Joan den azaroaren 18an Komunitate topaketa izan genuen Gabonen ospakizuna prestatzeko. Adin ezberdinetako 28 lagun elkartu ginen. Hasteko, Chiara Lubich-en Urrezko Araua anaitasuna eta bakea eraikitzeko bide gisa bideoa ikusi genuen. Mezua oso egokia da une honetarako. Partekatutakoaren iruzkin batzuk jasotzen ditugu: Maitasuna beti da berria; deigarria da gerrei buruz hitz egitenSigue leyendo «Gabonak prestatzen»

Motorrak ilusioz abiarazten

Leer en castellano Bilboko gizonezkoen fokolarraren irekierarekin ikastaroa inauguratu ondoren, urriaren 22an, igandea, adin ezberdinetako 26 lagun elkartu ginen ikasturte honetako komunitatearen jarduerak diseinatzeko. Hasteko, taldeka jarri eta elkarri kontatu genion gure uda nolakoa izan zen. Jarraian, testu hau irakurri eta barruan eragiten ziguna partekatu ahal izan genuen: Espiritualtasunaren puntu guztiek hamabigarrenerantz bat egiten dute,Sigue leyendo «Motorrak ilusioz abiarazten»

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar