Gabonetako jaia ilusioz prestatzen

Leer en castellano Joan den azaroaren 12an adin ezberdinetako 25 pertsona bildu ginen Gabonetako jaia prestatzeko. Aurreko bileran azpimarratu genuen oso garrantzitsua dela komunitateko jarduerez arduratzea. Hasierako dinamika baten ondoren, World Cafe bat egin genuen 5 txoko ezberdinekin: aretoaren prestaketa, dinamikak eta jolasak, musika, egitaraua eta luntxa. Hainbat ideia eta iradokizun jaso ziren, eta horiekSigue leyendo «Gabonetako jaia ilusioz prestatzen«

Nahi dugun komunitatea

Leer en castellano Urriaren 16an, Bilboko komunitatearen bigarren bereizketa saioa izan genuen, 2022-2023 ikasturteari begira. Adar eta bokazio desberdinetako 20 lagun elkartu ginen. Azken konexioaren pentsamendua entzun ondoren, landu beharreko hiru gaiak planteatu ziren: 1. Komunitatearen batzorde berria. 2. Arduraduna aldatzea. 3. Komunitatean dudan konpromiso pertsonala. 1. Komunitatearen batzorde berria. Batzordearen funtzioen kapituluan, ideia hauekSigue leyendo «Nahi dugun komunitatea«

Berriro elkar topatzearen poza

Leer en castellano Joan den irailaren 24an, uda ostean elkartu ginen berriro. Elkar ikusi genuen azken aldia Kobetasen ikasturtea ixteko egin genuen bazkarian izan zen. Batzuk hainbat unetan bat etorri gara ordutik, baina hemen komunitate osoa zegoen deituta. 20 pertsona inguru elkartu ginen, eta hausnartzen aritu ginen nola ikusten dugun komunitatea eta zer ekintza eginSigue leyendo «Berriro elkar topatzearen poza»

8. Indaba-Jate Solidarioa

Leer en castellano 2022ko Indaba-jatea atzeratu egin da Bizitzen ari garen osasun-egoera ikusita, Bilboko Fokolareen Mugimenduko komunitateak Indaba-jatea atzeratzea erabaki dugu pandemiaren aurreko urteetan bezala elkarrekin janez ospatu ahal izan arte. Denok oroitzen ditugu indaba-jate horiek eta gogoz itxaroten dugu hurrengoaren unea! “Ura bizi-iturria” laguntzen ari garen proiektuaren garapenari buruzko informazio eguneratua dugu, zeinaren bidezSigue leyendo «8. Indaba-Jate Solidarioa»

Hirugarren komunitate topaketa: Urteberria agurtzen dugu

Leer en castellano Urtarrilaren 2an adin guztietako 20 lagun inguru elkartu ginen birtualki, jaien ondoren elkar agurtzeko. Bertan geundenen eta egon ezin izan zutenen nobedadeen berri eman genuen, eta urtarrileko Bizi Hitza entzun genuen familian, bai Gen 4 bertsioan, baita helduen bertsioan ere. «Haren izarra ikusi dugu sortaldean eta gurtzera gatoz» (Mt 2, 2). Baina,Sigue leyendo «Hirugarren komunitate topaketa: Urteberria agurtzen dugu»

Bilboko komunitateko 1. Mariapolia

Leer en castellano Joan den larunbatean, azaroak 27, Bilboko komunitateko 1. Mariapolia ospatu genuen. Negu beteko egun batean, etxetik ateratzeko gogorik ere ematen ez zuela, 30 bat lagun bildu ginen. Neska-mutilak oso presente, gazteenetatik hasi (8-17 urte) eta zaharrenetaraino (20 eta piku). Denen artean taldearen erdia osatzen zuten. Gazteenek prestatu eta dinamizatutako programa honek ekologiaSigue leyendo «Bilboko komunitateko 1. Mariapolia»

Komunitatearen lehenengo topaketa: ikasturtearen hasiera

Leer en castellano Joan den larunbatean, urriaren 2an, izan genuen ikasturtearen lehen topaketa. Adin guztietako 30 bat lagun bildu ginen. Aspaldi ez genuen elkarrekin egoteko aukerarik izan, eta horretarako gogoa zegoen. Bideokonferentzia bidezko topaketek kontaktuan egoten lagundu digute, baina aurrez aurreko agurra eta irribarrea ez dira ordezkagarriak. Askari xume bat partekatu genuen bakoitzak ekarritakoarekin, abestiSigue leyendo «Komunitatearen lehenengo topaketa: ikasturtearen hasiera»

Komunitatearen zortzigarren topaketa – Ikasturtearen amaiera

Leer en castellano «Jainkoak, Maitasuna dena, egitura bat bezala asmatu zuen familia, maitasun engranaje bat: eztei-maitasuna senar-emaztearen artean, amaren maitasuna, gurasoena seme-alabekiko, seme-alabena gurasoekiko. Aitona-amonen maitasuna bilobekiko, biloben maitasuna aitona-amonekiko, osaba-izebekiko eta alderantziz. Altxor bat da familia, bitxi bat, maitasunezko misterio bat» Chiara Lubich Uztailaren 10ean izan genuen ikasturte honetako azken komunitate-topaketa. Zorionez, aurrez aurreSigue leyendo «Komunitatearen zortzigarren topaketa – Ikasturtearen amaiera»

7. Indaba-jate Solidarioa

Leer en castellano Aurten, pandemiaren ondorioz, beste modu batera ospatu dugu indabajate solidarioa: ezin genuenez aurrez aurre ospatu, birtuala egitea erabaki genuen. Bilboko elkarte batzuek iaz egindako eredua kopiatu genuen. Bakoitzak bere etxean indabak prestatzea zen asmoa, argazki edo bideo bidez uneren bat partekatzea eta bakoitzak nahi zuen dohaintza egitea. Aurten ezin genuenez lehiaketa egin,Sigue leyendo «7. Indaba-jate Solidarioa»

Komunitatearen zazpigarren topaketa

Leer en castellano Maiatzaren 15ean, hogei pertsona inguru elkartu ginen online. Bertaratutako pertsona batzuek aspaldi ez zuten topaketetan parte hartu, pandemiagatik edo osasun-kontuengatik. Horietako batek adierazi zuen bezala, oso polita izan zen «maite ditugun pertsonak eta, Jesusi jarraitzeko, egunez egun Chiararen irakaskuntzak bizi ditugunak» berriz elkartzea. Senidetasunaren handitasuna da, baturik egonarazten gaitu, fisikoki elkarrekin ezSigue leyendo «Komunitatearen zazpigarren topaketa»

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar