Bizi Hitza / Palabra de Vida

Bizi Hitza Maiatza – Palabra de Vida Mayo

[Castellano] «Maite ez duenak ez daki deus ere Jainkoaz, Jainkoa maitasuna baita» (1 Jn 4, 8). Juanen Lehen Gutuna Asia Txikiko komunitate bateko kristauei zuzenduta dago, euren arteko elkartasuna berritzeko, hainbat doktrinatan banatuta baitaude. Egileak kristau predikuaren «hasieratik» aldarrikatua izan dena kontuan hartzeko eskatzen die, eta lehenengo dizipuluek Jaunarekin bizitzean ikusi, entzun eta ukitu zutena…

Bizi Hitza Apirila – Palabra de Vida Abril

[Castellano] «Apostoluek indar eta eragin handiz egiten zuten Jesus Jaunaren piztueraren testigantza. Jendeak oso estimatuak zituen» (Eg 4, 33). Pazko garaian egokitzen den hitz honek geu ere, mezu ebanjelikoa jaso dutenen askatasun osoaz, historia markatu duen gertakizunaren lekuko izatera gonbidatzen gaitu: Jesus berpiztu da! Apostoluen Eginetatik ateratako bertseta honen zentzua sakonki ulertzeko, aurretiko esaldia aipatzea…

Bizi Hitza Martxoa – Palabra de Vida Marzo

[Castellano] «Ene Jainko, sortu bihotz garbia niregan, espiritu berri sendoa nire baitan» (Sal 51, 12). Garizuma-garai honetan 51 salmoaren dei sutsu eta apal hau proposatzen zaigu. Autoreak giza arimaren ezkutalekuak arakatzen ditu bere zuntzik sakonenak atzemateko: gure ezgaitasun sakona Jainkoaren aurrean eta, aldi berean, erabateko komunio irrika aseezina grazia eta erruki ororen jatorria den Harekin.…

Bizi Hitza Otsaila – Palabra de Vida Febrero

[Castellano] «Egin dezazuen guztia egin maitasunez» (1 Ko16, 14)[1]. Hilabete honetan Paulo apostoluaren hitzak eta esperientziak gure burua argitu dezaten utziko dugu, gure biderako argi gisa (ik. Sal 119, 105). Berak, Korintoko kristauei bezala, mezu indartsu bat iragartzen digu guri ere: Ebanjelioaren muina karitatea da, agapea, senide arteko maitasun desinteresatua. Gure Bizi-hitza eskutitz honen azken…

Bizi Hitza Urtarrila – Palabra de Vida Enero

[Castellano] «Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa… eta lagun hurkoa zeure burua bezala» (Lk 10,27). Kristauen batasunaren aldeko otoitz Asteak[1], aurten, goian aipatutako esaldia eskaintzen du gogoetarako; honen jatorria Itun Zaharrean dago (Dt 6, 4-5; Lb 19, 18). Jerusalemerako bidean, Jesus legearen doktore batek geldiarazten du, eta galdetzen dio: «Maisu, zer egin behar dut ondaretzat betiko…

Bizi Hitza Abendua – Palabra de Vida Diciembre

[Castellano] «Zaudete beti pozik. Egin otoitz aspertu gabe. Eman eskerrak beti, Jainkoak horixe eskatzen baitizue, Kristo Jesusenak zaretenez» (1 Ts 5, 16-18). Paulok Tesalonikako komunitatea maite zuen, bere bizitza, testigantza eta fruituengatik eredugarria zen komunitatea;  oraindik Jesusen garaikideetako asko bizi zirenean idazten die eskutitza, berau ikusi eta entzun zutenei, bere heriotzaren eta berpizkundearen lekuko izan…

Cargando…

Algo ha ido mal. Por favor, recarga la página y/o inténtalo de nuevo.

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar