Urteko lehen topaketa: Fokolarraren irekiera

Leer en castellano Irailaren 23a, larunbata, oso egun polita izan zen gure komunitatearentzat. Bilboko gizonezkoen Fokolarraren irekiera ofiziala ospatzeko elkartu ginen. Adin ezberdinetako 40 bat lagun bildu ginen, batez ere Bilbokoak, eta Donostia, Santander eta Iruñeko batzuk ere batu ziren. Azken urtean atzerrian zeuden Espainiako fokolarino batzuk etortzen ari dira, urte askoan hainbat herrialdetan ObrariSigue leyendo «Urteko lehen topaketa: Fokolarraren irekiera»

Jaia familian

Leer en castellano Ekainaren 18an, igandea, Bilboko komunitateak ikasturtea hasi bezala amaitu nahi izan zuen: Konpartituz, festa eginez, familian ospatuz. Adin ezberdinetako 30 pertsona inguru bildu ginen. Begoñako Basilikan Eukaristia elkarrekin ospatuz hasi ginen eta ondoren Lezana de Menara (Burgos) joan ginen autoz, egun pasa. Naturan ibili ginen eta Kadagua ibaiaren iturbururaino iritsi ginen. BakoitzaSigue leyendo «Jaia familian»

Tabutik ekintzara: hitz egin dezagun suizidioaz

Leer en castellano HITZALDI-ELKARRIZKETA. Tabutik ekintzara: hitz egin dezagun suizidioaz. Suizidioa beti izan da tabua. Ekintzara pasatu behar dugu, gure inguruan itxaropena sortuz; denok lagun dezakegu hori prebenitzen. Lerro horiek izan ziren hitzaldi-elkarrizketan parte hartzeko gonbidapena. Maiatzaren 20an, Begoñako Basilikako lokaletan eta Fokolareen Mugimenduak antolatuta, Iñigo Samaniego Oviedo psikologia klinikoan espezialista den psikologoak eman zuenSigue leyendo «Tabutik ekintzara: hitz egin dezagun suizidioaz»

Pertsonen arteko harremanak zorion-iturri

Leer en castellano Apirilaren 25ean, Begoñako Basilikaren aretoan, Bilbon, hitzaldi-solasaldi formatuarekin, Iñaki Guerrero Ostolazak bere azken liburura hurbildu gintuen: Dos o más (Ciudad Nueva arg., 2020). Ekitaldira 39 lagun joan ginen. Aurkezpen labur baten ondoren, egileak eskerrak eman zizkien entzuleei bertaratzeagatik, bere liburuen arrazoia eta xedea testuinguruan jarri zituen eta bere azken lanaren argumentua garatuSigue leyendo «Pertsonen arteko harremanak zorion-iturri»

Sare bakar bateko korapiloak

Leer en castellano 2023ko apirilaren 22an, larunbata, Karmelon elkartu ginen Espainiako Tokiko Komunitateen topaketarako, “Sare bakar bateko korapiloak”. Jose Mari Quintasek («Espiritualtasuna eta Otoitz bizitza» arloaren arduraduna) prestatutako gogoetarekin hasi ginen, Pilar Andresek lagunduta. “Jainkoari otoitz egin Chiara Lubichekin”, izan zen gogoeta; Pilarrek deklamatu zituen Chiararen testuak.  Jesus Abandonatua besarkatzeak Aitarekin elkartzera garamatza, dena maitasunaSigue leyendo «Sare bakar bateko korapiloak»

Chiara zerura joatearen urteurrena

Leer en castellano Martxoaren 11n, larunbata, 18:00etako mezan elkartu ginen Karmelon, Chiara zerura joatearen urteurrena ospatzeko (2008.03.14). Ospakizunean zehar sarrera honekin batera doazen irudiak proiektatu ziren eta Jon Aristondo apaizak mugimenduaren webgunetik hartu zituen hitz politak eskaini zituen: «Chiara Lubich (1920-2008) 182 herrialdetan zabaldutako Fokolareen Mugimenduaren sortzailea eta batasunaren espiritualtasunaren eramailea da. Mugimenduaren helburua batasunaSigue leyendo «Chiara zerura joatearen urteurrena»

9. Indaba-jate solidarioa

Leer en castellano Hiru urteren ondoren, otsailaren 18an, 9. Indaba-jate solidarioa ospatu genuen Begoñako Basilikako lokaletan. Adin guztietako 90 pertsona inguru elkartu ginen, Bilboko komunitateko kideak, baita senideak eta lagunak ere. Askok esperientzia errepikatzen zuten eta beste batzuk lehen aldiz parte hartu zuten. Elkartzeko arrazoia “Ura, bizi eta garapen iturri Ruyigin (Burundi)” proiekturako dirua biltzeaSigue leyendo «9. Indaba-jate solidarioa»

Bizi Hitzaren topaketa

Leer en castellano Otsailaren 12an, igandea, Bizi Hitzaren bosgarren topaketa izan genuen. Lehena urrian izan zen, eta ordutik hilean behin elkartu gara. Oraingo honetan sei lagun egon ginen eta bukatzean elkarrekin Eukaristia ospatzera joan ginen Karmengo Andra Mariaren parrokiara. Dinamika erraza da; lehenik, aurreko hileko Bizi-Hitza irakurtzen dugu, eta pertsona bakoitzak esaten du zerk hunkitzenSigue leyendo «Bizi Hitzaren topaketa»

Ebanjelizatzeko Elizbarrutiko Planari buruzko hausnarketa komunitarioa (2022-2027)

Leer en castellano Urtarrilaren 22an, igandez, komunitateko 30 lagun inguru bildu ginen Begoñan hausnartzeko, komunitate bezala, Ebanjelizatzearen Elizbarrutiko Planari (2022-2027) gure ekarpenak. Gen 3ek abenduaren amaieran Las Matasen izan zuten kongresuko bizipenen testigantzarekin hasi ginen. Ondoren, euren topaketa eduki zuten eta fokolarean amaitu zuten bazkariarekin. Ebanjelizatzeko VI. Elizbarrutiko Planaren goiburua da “LA FUERZA DEL TESTIMONIOSigue leyendo «Ebanjelizatzeko Elizbarrutiko Planari buruzko hausnarketa komunitarioa (2022-2027)»

9. Indaba-Jate Solidarioa

Leer en castellano Aurten bai! Poz handiz jakinarazten dizuegu osasun egoeragatik online formatuan egin behar izan genuen Indaba-jate solidarioa aurten aurrez-aurre egingo dugula. Babesten dugun proiektua, “Ura bizi-iturri”, geldirik dago funts faltagatik, eta, beraz, guztioi parte hartzera animatzen zaituztegu, proiektu honetan gure harri-koskorra jartzeko. Proiektu horren bidez, iritsi da edateko ura Burundiko muinoetako herrixka berrietara.Sigue leyendo «9. Indaba-Jate Solidarioa»

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar