Jaia familian

Leer en castellano

Ekainaren 18an, igandea, Bilboko komunitateak ikasturtea hasi bezala amaitu nahi izan zuen: Konpartituz, festa eginez, familian ospatuz.

Adin ezberdinetako 30 pertsona inguru bildu ginen. Begoñako Basilikan Eukaristia elkarrekin ospatuz hasi ginen eta ondoren Lezana de Menara (Burgos) joan ginen autoz, egun pasa.

Naturan ibili ginen eta Kadagua ibaiaren iturbururaino iritsi ginen. Bakoitza bere erritmoan eta ahal zuen neurrian. Bueltako bidea hasi genuenean, erauntsi batek harrapatu gintuen. Eguraldiaren iragarpenak euria egiteko probabilitateaz hitz egiten zuen, baina inork ez genuen imajinatu nolako intentsitatearekin egingo zuen euria. Herritik 500 bat metrora zegoen teilapedun mahai batean babestu ginen, eta herrira lehenago iritsi ziren batzuk kotxez bila joan zitzaizkigun. Txingorrak harritzarrak bezalakoak ziren. Txikienak pozez zoratzen zeuden, helduak ez hainbeste, batez ere gure adinekoengatik kezkatuta.

Zorionez, ibilaldiari ekin aurretik, poltsak bazkaria eta arropa batzuekin herriko txokoan utzi genituen. Blai eginda iritsi ginen eta bakoitzak ahal zuen arropa jantzi zuen. Kamisetak, galtzerdiak eta abar partekatu genituen. Urak ez zigun janaria, giroa ez eta partekatzeak ere hondatu.

Txango hori aukeratzea, Michel Ruizen Nido erakusketa bisitatzeko izan zen. Michel, Bilboko lehenengoetako gen bat izan zen, eta orain Lezana de Menan bizi da eta erakusketa bat du. Michelek eta bere emazteak, Txarok, txokoa eskaini ziguten, eskuoihal lehorrekin hartu gintuzten eta paella batekin eta bi tarta gozoekin eman ziguten atsegin, bakoitzak zeraman bazkaria osatu zutenak.

Bazkalostean, euria gelditu zenean, Michelek erakusketan gidatu zigun eta bertan indar, harmonia eta oreka handiko lanak ikusi ahal izan genituen.

Familian igarotako egun ahaztezina, euria eguneko anekdota handia bezala geratu zena. Argazki batzuk erantsi ditugu.

Deja un comentario

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar