Bizi Hitza Maiatza – Palabra de Vida Mayo

[Castellano] «Maite ez duenak ez daki deus ere Jainkoaz, Jainkoa maitasuna baita» (1 Jn 4, 8). Juanen Lehen Gutuna Asia Txikiko komunitate bateko kristauei zuzenduta dago, euren arteko elkartasuna berritzeko, hainbat doktrinatan banatuta baitaude. Egileak kristau predikuaren «hasieratik» aldarrikatua izan dena kontuan hartzeko eskatzen die, eta lehenengo dizipuluek Jaunarekin bizitzean ikusi, entzun eta ukitu zutenaSigue leyendo «Bizi Hitza Maiatza – Palabra de Vida Mayo»

Bizi Hitza Apirila – Palabra de Vida Abril

[Castellano] «Apostoluek indar eta eragin handiz egiten zuten Jesus Jaunaren piztueraren testigantza. Jendeak oso estimatuak zituen» (Eg 4, 33). Pazko garaian egokitzen den hitz honek geu ere, mezu ebanjelikoa jaso dutenen askatasun osoaz, historia markatu duen gertakizunaren lekuko izatera gonbidatzen gaitu: Jesus berpiztu da! Apostoluen Eginetatik ateratako bertseta honen zentzua sakonki ulertzeko, aurretiko esaldia aipatzeaSigue leyendo «Bizi Hitza Apirila – Palabra de Vida Abril»

Bizi Hitza Martxoa – Palabra de Vida Marzo

[Castellano] «Ene Jainko, sortu bihotz garbia niregan, espiritu berri sendoa nire baitan» (Sal 51, 12). Garizuma-garai honetan 51 salmoaren dei sutsu eta apal hau proposatzen zaigu. Autoreak giza arimaren ezkutalekuak arakatzen ditu bere zuntzik sakonenak atzemateko: gure ezgaitasun sakona Jainkoaren aurrean eta, aldi berean, erabateko komunio irrika aseezina grazia eta erruki ororen jatorria den Harekin.Sigue leyendo «Bizi Hitza Martxoa – Palabra de Vida Marzo»

Bizi Hitza Otsaila – Palabra de Vida Febrero

[Castellano] «Egin dezazuen guztia egin maitasunez» (1 Ko16, 14)[1]. Hilabete honetan Paulo apostoluaren hitzak eta esperientziak gure burua argitu dezaten utziko dugu, gure biderako argi gisa (ik. Sal 119, 105). Berak, Korintoko kristauei bezala, mezu indartsu bat iragartzen digu guri ere: Ebanjelioaren muina karitatea da, agapea, senide arteko maitasun desinteresatua. Gure Bizi-hitza eskutitz honen azkenSigue leyendo «Bizi Hitza Otsaila – Palabra de Vida Febrero»

Bizi Hitza Urtarrila – Palabra de Vida Enero

[Castellano] «Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa… eta lagun hurkoa zeure burua bezala» (Lk 10,27). Kristauen batasunaren aldeko otoitz Asteak[1], aurten, goian aipatutako esaldia eskaintzen du gogoetarako; honen jatorria Itun Zaharrean dago (Dt 6, 4-5; Lb 19, 18). Jerusalemerako bidean, Jesus legearen doktore batek geldiarazten du, eta galdetzen dio: «Maisu, zer egin behar dut ondaretzat betikoSigue leyendo «Bizi Hitza Urtarrila – Palabra de Vida Enero»

Bizi Hitza Abendua – Palabra de Vida Diciembre

[Castellano] «Zaudete beti pozik. Egin otoitz aspertu gabe. Eman eskerrak beti, Jainkoak horixe eskatzen baitizue, Kristo Jesusenak zaretenez» (1 Ts 5, 16-18). Paulok Tesalonikako komunitatea maite zuen, bere bizitza, testigantza eta fruituengatik eredugarria zen komunitatea;  oraindik Jesusen garaikideetako asko bizi zirenean idazten die eskutitza, berau ikusi eta entzun zutenei, bere heriotzaren eta berpizkundearen lekuko izanSigue leyendo «Bizi Hitza Abendua – Palabra de Vida Diciembre»

Bizi Hitza Azaroa – Palabra de Vida Noviembre

[Castellano] «Zuek guztiok argiaren eta egunaren aldeko zarete; ez gaude, ez, gauaren eta ilunaren menpean» (1 Ts 5, 5). Argiak bizitza sinbolizatzen du. Egunero egunsentia hasiera berri baten mezularia da. Argia herrien eta erlijioen kontakizunetan agertzen da. Juduek Argien Jaia ospatzen dute, Janucá, Jerusalemgo tenpluaren eskaintza berria eta kultu paganoekiko askapena gogoratuz. Musulmanek kandelak piztenSigue leyendo «Bizi Hitza Azaroa – Palabra de Vida Noviembre»

Bizi Hitza Urria – Palabra de Vida Octubre

[Castellano] «Eman, bada, Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari» (Mt 22, 21). Jesus Jerusalemen sartzen da eta «Daviden seme» bezala goraipatzen dute, Mateok Kristori ematen dion titulua da, Jainkoaren Erresumaren berehalako etorrera aldarrikatzera etorri baitzen. Orduan, Jesusen herodiano eta farisear talde baten arteko elkarrizketa garatzen da, enperadorearen botereari buruzko iritzi ezberdinekin. Enperadoreari zergak ordaintzea zilegi denSigue leyendo «Bizi Hitza Urria – Palabra de Vida Octubre»

Bizi Hitza Iraila – Palabra de Vida Septiembre

[Castellano] «Egunero bedeinkatuko zaitut, zure izena beti goretsiko» (Sal 145 [144], 2). Idazteunaren Hitz hau otoitz bat da. Salmoek Israelgo herriak bere historian izan duen esperientzia erlijioso indibiduala eta kolektiboa islatzen dute. Poesia egindako otoitza kexa, erregua, esker ona eta gorespen bezala igotzen zaio Jaunari: Sentimendu eta jarrera mota ezberdinak bizirik dagoen Jainkoarekin dugun harremanaSigue leyendo «Bizi Hitza Iraila – Palabra de Vida Septiembre»

Bizi Hitza Abuztua – Palabra de Vida Agosto

[Castellano] «Emakumea, handia da zure fedea! Gerta bekizu nahi duzuna!» (Mt 15, 28). Jesus Tiro eta Sidon eskualdera doa, atzerriko lurraldean. Atseden pixka bat bilatzen du bereekin, baita bakardadea, isiltasuna, otoitza eta babesa ere. Bat-batean emakume baten oihuak iristen zaizkie. Bere presentziak traba egiten die ikasleei, eta harengandik libratu ahal izateko emakumeari arreta ematea «erregutzen»Sigue leyendo «Bizi Hitza Abuztua – Palabra de Vida Agosto»

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar