Hileko Ideia Maiatza – Idea del Mes Mayo

[Castellano] Elkarrenganako maitasunak errealizatzen gaitu Ziur asko, gutariko bakoitzak doako maitasuna bizi izan du jaio zenetik, artatu gaituztenen zainketen bidez. Beraz, bizitzaren bitartez ere ikasi dugu maitatzen hitzen bitartez baino. Maitasun esperientzia honek benetan maitatzeak zoritxarrari eta sufrimenduari aurre egiteko adorea, ahalegina eta arriskua dakarrela ohartzera garamatza. Beraz, horrela maite duenak bere burua entregatzeko askatasunaSigue leyendo «Hileko Ideia Maiatza – Idea del Mes Mayo»

Bizi Hitza Maiatza – Palabra de Vida Mayo

[Castellano] «Maite ez duenak ez daki deus ere Jainkoaz, Jainkoa maitasuna baita» (1 Jn 4, 8). Juanen Lehen Gutuna Asia Txikiko komunitate bateko kristauei zuzenduta dago, euren arteko elkartasuna berritzeko, hainbat doktrinatan banatuta baitaude. Egileak kristau predikuaren «hasieratik» aldarrikatua izan dena kontuan hartzeko eskatzen die, eta lehenengo dizipuluek Jaunarekin bizitzean ikusi, entzun eta ukitu zutenaSigue leyendo «Bizi Hitza Maiatza – Palabra de Vida Mayo»

Hileko Ideia Apirila – Idea del Mes Abril

[Castellano] Senidetasunaren lekuko izan Izan al gara inoiz ezohiko gertaera baten lekuko, markatu gaituena eta besteekin partekatu beharra sentitu duguna? Edo alderantziz, norbaitek gurekin garrantzi handiko zerbait partekatu izana? Hilabete honetako ideiak gure bizitza eta gizartea eraldatzeko gai diren esperientzia positiboak partekatzera eta lekukotasuna ematera gonbidatzen gaitu. Cezar Kurti, sinesmen ez-erlijiosoak zituen idazle eta itzultzaileSigue leyendo «Hileko Ideia Apirila – Idea del Mes Abril»

Bizi Hitza Apirila – Palabra de Vida Abril

[Castellano] «Apostoluek indar eta eragin handiz egiten zuten Jesus Jaunaren piztueraren testigantza. Jendeak oso estimatuak zituen» (Eg 4, 33). Pazko garaian egokitzen den hitz honek geu ere, mezu ebanjelikoa jaso dutenen askatasun osoaz, historia markatu duen gertakizunaren lekuko izatera gonbidatzen gaitu: Jesus berpiztu da! Apostoluen Eginetatik ateratako bertseta honen zentzua sakonki ulertzeko, aurretiko esaldia aipatzeaSigue leyendo «Bizi Hitza Apirila – Palabra de Vida Abril»

Bizi Hitza Martxoa – Palabra de Vida Marzo

[Castellano] «Ene Jainko, sortu bihotz garbia niregan, espiritu berri sendoa nire baitan» (Sal 51, 12). Garizuma-garai honetan 51 salmoaren dei sutsu eta apal hau proposatzen zaigu. Autoreak giza arimaren ezkutalekuak arakatzen ditu bere zuntzik sakonenak atzemateko: gure ezgaitasun sakona Jainkoaren aurrean eta, aldi berean, erabateko komunio irrika aseezina grazia eta erruki ororen jatorria den Harekin.Sigue leyendo «Bizi Hitza Martxoa – Palabra de Vida Marzo»

Hileko Ideia Martxoa – Idea del Mes Marzo

[Castellano] Maitasunaren indar handia Gutako bakoitzaren bizitza koloreak harmonia handiz nahasten diren kutxa zoragarri bat da. Baina askotan kutxa hautsi egiten da eta koloreen harmonia galdu, batez ere Gorputza, Adimena eta Espirituaren arteko funtsezko batasun hori galdu delako. Guztiok ditugun bizi-premietan modu nabarmenean adierazten diren funtsezko hiru osagai, baita gure beharrak asetzen direnean edo ezSigue leyendo «Hileko Ideia Martxoa – Idea del Mes Marzo»

Bizi Hitza Otsaila – Palabra de Vida Febrero

[Castellano] «Egin dezazuen guztia egin maitasunez» (1 Ko16, 14)[1]. Hilabete honetan Paulo apostoluaren hitzak eta esperientziak gure burua argitu dezaten utziko dugu, gure biderako argi gisa (ik. Sal 119, 105). Berak, Korintoko kristauei bezala, mezu indartsu bat iragartzen digu guri ere: Ebanjelioaren muina karitatea da, agapea, senide arteko maitasun desinteresatua. Gure Bizi-hitza eskutitz honen azkenSigue leyendo «Bizi Hitza Otsaila – Palabra de Vida Febrero»

Hileko Ideia Otsaila – Idea del Mes Febrero

[Castellano] Dena maitasunez egin Herrien eta komunitateen artean bizitako elkarrekiko maitasuna itxaropen-seinale da gizateria osoarentzat, eta kontsolagarri beti mehatxatzen duten zatiketentzat. Carlos Díaz filosofo espainiar garaikideak honela dio: «Maitatzeak maitatuaren benetako sorkuntza dakar maitalearen aldetik; maitatua bere aurrean guztiz baliotsua, duina agertzen zaio eta doakoa eta hertsiki eskatzen ez den zerbaiten, maitasunaren, hain zuzen ere,Sigue leyendo «Hileko Ideia Otsaila – Idea del Mes Febrero»

Bizi Hitza Urtarrila – Palabra de Vida Enero

[Castellano] «Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa… eta lagun hurkoa zeure burua bezala» (Lk 10,27). Kristauen batasunaren aldeko otoitz Asteak[1], aurten, goian aipatutako esaldia eskaintzen du gogoetarako; honen jatorria Itun Zaharrean dago (Dt 6, 4-5; Lb 19, 18). Jerusalemerako bidean, Jesus legearen doktore batek geldiarazten du, eta galdetzen dio: «Maisu, zer egin behar dut ondaretzat betikoSigue leyendo «Bizi Hitza Urtarrila – Palabra de Vida Enero»

Hileko Ideia Urtarrila – Idea del Mes Enero

[Castellano] Maitasunean zehatzak izan Betierekotasun nahia gizaki orori datxekio, sinesmen erlijiosoak izan edo ez. Izan ere, gutako bakoitzak bere buruaz hitz egiten duen zerbait utzi nahi luke bere atzean betiko. Artistek indar handiz sentitzen eta esperimentatzen dute sortzen eta beren arima entregatzen duten obretan adieraztean, baina baita ikerketa zientifikoan lan egiten dutenek, giza eskalako ekonomiaSigue leyendo «Hileko Ideia Urtarrila – Idea del Mes Enero»

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar