Motorrak ilusioz abiarazten

Leer en castellano

Bilboko gizonezkoen fokolarraren irekierarekin ikastaroa inauguratu ondoren, urriaren 22an, igandea, adin ezberdinetako 26 lagun elkartu ginen ikasturte honetako komunitatearen jarduerak diseinatzeko.

Hasteko, taldeka jarri eta elkarri kontatu genion gure uda nolakoa izan zen. Jarraian, testu hau irakurri eta barruan eragiten ziguna partekatu ahal izan genuen:

Espiritualtasunaren puntu guztiek hamabigarrenerantz bat egiten dute, Jesusen presentzia gure artean: ez formula bat, bertute bat edo jainkozkoa, pertsona bat baizik!

«Jesus erdian … Jesus da (…) Guk ez dugu gure begiekin ikusten, baina Berak sentitzen gaitu eta gure pentsamendu bakoitza arakatzen du, gure bihotz-taupada bakoitza, gure arimaren isiltasun bakoitza. Bera ba dago«. «Gure espiritualtasun guztia -idazten du Chiarak ere, bere bizitzaren amaieran-, bere puntu guztietan: Jainko maitasun, Jainkoaren borondatea…, Jesus abandonatua, Jesus gure artean sortu ahal izateko da».

Oihartzunak oso interesgarriak izan ziren: bihotzarekin entzutea/ikustea, isiltasuna egitearen eta gure fede sakonarekin konektatzearen garrantzia, argia izateko eta argia eramateko deia…

Urteko egutegia komentatu genuen eta honela adostu:

Topaketen kronograma eta edukiak
Irailak 23Fokolarraren inaugurazioa
Urriak 22Data eta gaien proposamena
Azaroak 18Gabon-jaiaren prestaketa
Abenduak 16Gabon-jaia
Urtarrilak 20Pertsonaren ongizate-jardunaldia
Otsailak 17Indaba-jatea
Martxoak 17Eukaristia (Chiararen urteurrena)
Apirilak 6Espainia azpieremuko Tokiko Komunitateen topaketa
Maiatzak 4Genek prestatutako topaketa
Ekainak 15Ikasturte amaierako txangoa
Beste topaketa batzuk
Bizi HitzaHurrengoak: azaroak 8an eta abenduak 13an, 18.00etan Fokolarrean
Txango laburrakInformalki geratu txango edo paseo bat emateko. Zehazteke
Kontenplazio-meditazioaZehazteke
Familia berriakZehazteke
Kontuan hartzekoa
Topaketetarako leku-aukeretan pentsatu (Begoña, Karmelo, beste proposamen batzuk).Bertaratzea baieztatzeko eta, horrela, topaketak bertaratze horretara egokitzeko modu bat pentsatuko dugu.

12:00etan Time-Out-a egin genuen eta munduko bakearen alde eskatu, bizi garen unean bereziki garrantzitsua den zerbait.

Arantzak eta Juan Carlosek laburki azaldu zuten Ciudad Nueva eta Ciutat Nova aldizkarien bateratze prozesua eta bertan zeudenak hausnarketan parte hartzeko formulario bat betetzera animatu zituzten. Era berean, prozesuan parte hartzeko une gehiago egongo zirela iragarri zuten.

Maricelek aurreratu zigun otsaila eta martxoa bitartean Gen Verde-a Espainian biran izango dela, hainbat jarduera programatuta daudela eta komenigarria litzatekeela pentsatzea/amestea Bilbon zerbait egin nahi dugun. Hainbat aukera daude: tailerrak, tailerrak eta ikuskizuna, liturgia-laborategia, meza kantatua…

Topaketa lasaia izan zen, alaia eta Begoñan Eukaristia konpartituz burutu genuena

Deja un comentario

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar