Chiara Lubichen Mendeurreneko meza eta Komunitatearen topaketa

Leer en castellano

Mendeurreneko meza eta Bilboko komunitate lokalaren topaketa, 2020.10.10

Urriaren 10ean, Begoñako Ama Birjinaren bezperan eta bere izena daraman basilikan, Mario Iceta jaunak, Bilboko gotzainak, meza bat eman zuen, Fokolareen Mugimenduaren sortzailea izan zen Chiara Lubichen jaiotzaren mendeurrena gogoratzeko. Ospakizun hau, munduko beste ekitaldi asko bezala, pandemiak atzeratu zuen. Aukera izan genuen Mugimenduaren aurkezpen bideo bat partekatzeko (ikusteko klikatu hemen) eta han bildutako batzarraren aurrean aurkezteko. Paradisuan dauden gure komunitateko pertsonak gogoratu genituen, batik bat M. Jesús Goldaracena, haren lehen urteurrena betetzen baitzen. Amaitutakoan, on Mariorekin topaketa informal bat izan genuen. Homiliatik, San Juan de la Cruzen aipamen bat nabarmentzen dugu: «Maitasunean dabilenak ez du nekatzen, ez du nekerik hartzen», Chiara Lubichen «Maitatzeko artea» gogorarazten diguna («Guztiak maitatu», «Maitatzen lehena izan», «Maitasun zehatza», «Elkarrekiko maitasuna», etab.).

Eukaristia baino lehen parrokiko lokaletan bildu ginen joan den urriaren 3ko CH Konexioaren zati bat elkarrekin ikusteko (ikusteko klikatu hemen). Hain zuzen ere, Chiararen pentsamendua Senidetasun Unibertsalaren inguruan (11:55 minutua) eta Nigeriako albistea (24:46 minutua). Pozgarria izan zen berriz ere aurrez aurre elkar ikustea eta senidetasun unibertsalaren idealean sakontzen eta aurrera egiten laguntzen diguten esperientziak partekatzea.

Deja un comentario

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar