Bizi Hitza Iraila – Palabra de Vida Septiembre

«Guztiz libre naizen arren, guztien esklabo egin naiz, ahalik jende gehien Kristorentzat irabazteko» (1Ko 9, 19) Hil honetako Bizi Hitza Paulok Korintoko kristauei idatzitako Lehenengo Gutunetik aterata dago. Efeson dago, Korinton, hiri kosmopolita eta merkataritza-gune handia, Afroditaren tenpluagatik famatua baina baita bere ohiko ustelkeriagatik ere; eta, hitz horien bidez, Korintoko komunitate greziarrean sortutako arazoei erantzunSigue leyendo «Bizi Hitza Iraila – Palabra de Vida Septiembre»

Bizi Hitza Abuztua – Palabra de Vida Agosto

«Jauna, senide batek bidegabekeriaren bat egiten badit, zenbat aldiz barkatu behar diot? Zazpi aldiz?» (Mt 18, 21). Mateoren Ebanjelioaren 18. kapitulua oso testu aberatsa da, Jesusek bere ikasleei sortu berri den komunitatearen barruan harremanak bizitzeko argibideak ematen dizkie bertan. Pedroren galderak Jesusek esan berri zituen hitzak berriro hartzen ditu: «Zure senideak bekatu egiten badu zureSigue leyendo «Bizi Hitza Abuztua – Palabra de Vida Agosto»

Bizi Hitza Uztaila – Palabra de Vida Julio

«Gauza bat bakarra da beharrezko» (Lk 10, 42). Jesus Jerusalemera bidean doa, non bere misioa betetzear dagoen, eta herri batean gelditzen da, Martaren eta Mariaren etxean. Lukas ebanjelariak honela deskribatzen du bi ahizpek Jesusi ematen dioten harrera: Marta, ohiko etxeko-andrearen rola betetzen duena, «lanpetua zebilen etxeko zereginetan» (Lk 10, 40)1 eta Maria, «Jaunaren oinetan jarrita,Sigue leyendo «Bizi Hitza Uztaila – Palabra de Vida Julio»

Bizi Hitza Ekaina – Palabra de Vida Junio

«Oi Jauna, zu zaitut nire Jaun, zuregan baizik ez dut zorionik» (Sal 16, 2). Hil honetako Bizi Hitza Salmoen liburutik aterata dago, Jainkoak David erregeari eta beste otoizlari batzuei iradokitako otoitz nagusiak biltzen dituena, Berarengana nola zuzendu irakasteko. Salmoetan denok dugu gure lekua, arimaren hari intimoenak ukitzen baitituzte eta giza sentimendu sakon eta bizienak adierazten:Sigue leyendo «Bizi Hitza Ekaina – Palabra de Vida Junio»

Bizi Hitza Maiatza- Palabra de Vida Mayo

«Agindu berri bat ematen dizuet: elkar maita dezazuela» (Jn 13, 34). Azken afariaren unean gaude. Jesus, bere ikasleekin mahaian eserita, oinak garbitu berri dizkie. Ordu batzuk barru atxilotu, heriotzara zigortu eta gurutziltzatu egingo dute. Denbora laburtzen denean eta helmuga hurbiltzen denean, gauzarik garrantzitsuenak esaten dira: «testamentua» uzten da. Testuinguru honetan, Eukaristiaren eratzearen ordez, Joanen EbanjelioakSigue leyendo «Bizi Hitza Maiatza- Palabra de Vida Mayo»

Bizi Hitza Apirila – Palabra de Vida Abril

«Id por todo el mundo y proclamad la Buena Nueva a toda la creación» (Mc 16, 15). El Evangelio de Marcos reserva las últimas palabras de Jesús Resucitado a una única aparición de Él a los apóstoles. Estos están sentados a la mesa, como los habíamos visto a menudo con Jesús ya desde antes deSigue leyendo «Bizi Hitza Apirila – Palabra de Vida Abril»

Bizi Hitza Martxoa – Palabra de Vida Marzo

«Barkatu gure erruen zorra, guk ere geure zordunei barkatu diegun ezkero».(Mt 6, 12). Hilabete honetako Bizi-Hitza Jesusek bere ikasleei irakatsi zien otoitzetik, Aitaguretik, aterata dago. Hebrear tradizioan sakonki errotutako otoitza da. Juduek ere «Aita gurea» zioten eta diote Jainkoari. Lehen irakurraldi batean, esaldi honetako hitzek konprometitu egiten gaituzte: eska al diezaiokegu Jainkoari gure zorrak ezabatzeko,Sigue leyendo «Bizi Hitza Martxoa – Palabra de Vida Marzo»

Bizi Hitza Otsaila- Palabra de Vida Febrero

«Niregana hurbiltzen denik ez dut inola ere kanpora botako» (Jn 6, 37). Jesusen baieztapen hau jendetzarekin izandako elkarrizketa baten parte da. Ogien ugaritze mirariaren ondoren Jesusen bila dabilen jendetza, eta, Beregan sinesteko, beste zeinu bat eskatzen duena. Jesusek jakinarazten du, Bera dela Jainkoaren maitasunaren zeinua; are gehiago, bera da Semea, Aitarengandik jaso duena izaki oroSigue leyendo «Bizi Hitza Otsaila- Palabra de Vida Febrero»

Bizi Hitza Urtarrila – Palabra de Vida Enero

«Haren izarra ikusi dugu sortaldean eta gurtzera gatoz» (Mt 2, 2). Hitz hauek, Mateoren Ebanjelioak bakarrik jasotzen dituenak, urrutitik Jesus haurrari bisita misteriotsu samarra egitera iritsi diren «jakintsu» batzuek esaten dituzte. Bide luze bati ekiten dion talde txiki bat da; argi txiki bati jarraituz, Argi handiago, unibertsal baten bila: munduan jada jaio den eta presenteSigue leyendo «Bizi Hitza Urtarrila – Palabra de Vida Enero»

Bizi Hitza Abendua – Palabra de Vida Diciembre

«Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko dela sinetsi duzulako!» (Lk 1, 45). Hilabete honetan ere Bizi Hitzak zoriontasun bat proposatzen digu. Emakume batek, Isabelek, bere etxera laguntzera joan den beste emakume bati, Mariari, atsegin eta inspirazio handiz egiten dion agurra da. Bai, biek seme bat espero dutelako eta biek, fede handikoak, Jainkoaren Hitza onartu dutelakoSigue leyendo «Bizi Hitza Abendua – Palabra de Vida Diciembre»

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar